Datorren ostegunean, abenduaren 4ean, Vitoria-Gasteizen marka berria aurkeztuko da Arabako gizartearen aurrean, Europa Biltzar Jauregiko Polikiroldegian 19:30ean egingo den ekitaldian. Ekitaldi hori bertaratu nahi duten hiritar guztiei irekita dago, edukiera bete arte. Horretarako, interesatuek etorriko direla baieztatu behar dute 945-123391 telefonoan edo v-g@inscripcion.info helbidean.
Orain hilabete batzuk hasitako lanaren azken urratsa da Arabako hiriburuko marka berriaren aurkezpena. Horrela, Vitoria-Gasteizko udalak, Ekonomia Sustapenerako eta Estrategi Plangintzarako Sailaren bitartez, aldi horretan hiriko Komunikazio eta Marketin Plana garatu du. Marka eta eslogana ekimen horren zati dira.
Horien aurkezpen publikoa egiteko, 19:30etik aurrera ekitaldi bat izango da Europa Biltzar Jauregiko Polikiroldegian. Ekitaldian –aurkezle-umorista batek zuzendua–, besteak beste, Kepa Junquera euskal musikariaren zuzeneko emanaldia, ortzi Acosta gasteiztar gimnasta eta Euskadin lehen aldiz bere edertasunagatik harridura sortuko duen nazioarteko artista baten emanaldi ikusgarriaz gozatzeko aukera izango da.
Ikuskizuna hiritar guztiei irekita dago, tokia bete arte, eta bertaratutako guztiek opari bana jasoko dute. Interesatuek beren izen-ematea formalizatu behar dute –nahitaezko baldintza– 945-123391 telefonora deituz edo v-g@inscripcion.info posta elektronikoko helbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude