Neurketak laborategian (zehaztasunik handiena lortzeko) zein ohiko gela batean egin dira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eginarazitako neurketek Eskola 2.0 programan erabilitako wifi teknologia kaltegarria ez dela erakusten dute.
Neurketak 2009ko abenduaren 18an Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak hartu zuen konpromisoa betetzera datoz, Eusko Legebiltzarrak Legez Besteko Proposamena onartu baino bi hilabete lehenago hartu zen konpromisoa, alegia. Neurketaren emaitzak atzo bertan jarri ziren Legebiltzarreko taldeen eskutan.
Neurketa hauei (Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak egindakoak) dagozkien txostenekin batera egin duen adierazpenean Sailburuak azpimarratu egin du neurketa hauek laborategian (zehaztasunik handiena lortzeko) zein ohiko gela batean egin direla, baldintza txarrenetan egin ere (ekipo guztiak potentziarik handienean funtzionatzen ari zirenean), oso une gutxitan emango diren baldintzetan, bestalde. Hala eta guztiz ere, egindako neurketek jaso duten eremu maila handiena indarrean dagoen araudiak erreferentzia gisa ezartzen duena baino 100 aldiz txikiagoa da, eransten den dokumentazioan agertzen den bezala.
Emaitza horiek baieztatu egiten dute Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 programan erabili duen teknologia erabat segurua dela eta ez dakarrela inolako arriskurik hezkuntza-komunitateko kideen osasunarentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude