Judimendiko gazteek salatu dute agintariek gazteria akritikoa eta alienatua sortu nahi dutela, baina horren gainetik eskubideen defentsan kultura eta antolamendu aske eta herrikoia lortzeko prest dagoen gazteria dagoela ziurtatu dute. Hala, kale gorrian izan arren gaztetxe bat lortzeko erabakia hartu dutela adierazi dute, eta komunikazio bitarteko berria sortu dute bide horretan aurrera egiteko. Info+ kalegorrian.tk