Radio Ayala Vitoria-Gasteizko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak,  kontsumo gutxiko bonbillak banatzeko kanpaina hasiko dute gaur, irailak 18. Bonbilla horiek 15 watteko potentzia dute eta 75watteko bonbilla goriek besteko argia egiten dute.

Alba Cañadas, Ingurumen arloko zinegotziak, lehen 300 bonbillako sortaren banaketan egongo da 11:00etan, Zaramagan, Gasteizko Taldea eta Nafarroako Errege-Erreginen kaleen gurutzean (azoka ondoan).
Kanpaina ostirala arte, irailak 21, egingo da hiriko hainbat lekutan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude