berrria Ertzaintzaren arabera, modu berean erre dituzte ibilgailu guztiak: trapu edo plastiko bat sartu eta su emanda. Autoak ez didra guztiz erre, baina motorra kiskalita geratu da.

Lau auto eta motor bat erre dituzte bart Gasteizen. Ertzaintzaren esanetan, azken asteetan horrelako ekintza gehiago ere izan dira, eta ez dute uste kale erasoekin zerikusirik dutenik.

Bart goizaldeko erreketa guztiak berdin egin dituzte: trapu edo plastiko zati bat ibilgailuen aurrealdeko griseletan sartu eta gero su eman. Motorra guztiz kiskalita geratu da, eta, lau autoek, berriz, aurrealdean dituzte kalte handienak.
Goizaldeko 04:51etan eman zaio Ertzaintzari lehen kasuaren berri. Gertaera, Gurutze Txuri kalean izan da; Opel Corsa bati eman diote su.
Bigarren abisua, segituan izan da. 05:01 Adabe kalean elkarren ondoan zeuden hiru auto erre dituzte: Seat Ibiza bat, Ford Fiesta bat, eta Volswagen Transporter bat.
Azken gertaera, Kutxa kalean izan da 05:19etan. Motor bati eman diote su eta guztiz kiskalita geratu da. Horrez gain, motorra etxe baten aurrealdearen kontra jarrita zegoenez suak etxeari ere eragin dio: Muebles Maco altzari dendan hainbat kalte eragin ditu, eta baita eraikineko fatxadan ere.
Horrez gain, beste bi zaborontzi ere erre dituzte Wellingtongo Dukearen kalean eta Gamarrako atean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude